2018/01/17

Bide Heziketa

Urte berria bide hezkuntzako ikastaro batekin hasi dugu. Eñaut udaltzaina etorri da eskolara eta bide hezkuntzako 3 saio izan ditugu berekin; bi ikasgelan eta beste bat errepidean txirrindaz. Hemen dituzue saio praktikoaren irudi batzuk:









































2018/01/10

Lagun ezkutuari bertsotan


Abenduan, Gabonak  gertu  zeudela  eta,  Lagun Ezkutua egitea proposatu  zigun  Mirarik Bertsolaritza  saioan.   Guk  erronkari heldu eta  buru-belarri hasi ginen bertsoak  asmatzen.  Azken saioan, bertsoa  abestu  eta oparitu  egin genion egokitutako lagunari.  Primeran  pasa  genuen!! 
Hona  hemen  saioan  ateratako  argazki  batzuk.