2016/01/25

BA AL ZENEKIEN?...

 EJaio berri batek hezur gehiago dituela  heldu batek baino? 

  
EJaio berri baten buruko hezurrak ez daudela guztiz elkarturik?

   E Gure gorputzak 206 hezur dituela eta horietatik erdiak baino gehiago eskuetan eta oinetan banaturik daudela?


E Gizakiak 12 saihets pare dituela, baina gizakiaren %5 saihets bat gehiagorekin jaiotzen dela?


  
E Gure gorputzeko hezurrik txikienak 2 mm besterik ez duela? Belarrian dagoela eta estriboa duela izena? 



 E   Hezurrak luzeran eta zabaleran hazten direla?

 
E  Hezurrak gogortzeko kaltzioa hartu behar dela, eta hau esnetan eta esnekietan  dagoela?

 
E  Animalia batzuek kanpoko eskeletoa daukatela, besteak beste,  armiarmak, marigorringoak eta kakalardoak?

2016/01/13




DEFINIZIOAK



Lokomozio aparatua: lokomoziorako erabiltzen diren organo eta atalen multzoa da.
Lokomozioa: leku batetik bestera higitzearen ekintza eta ondorioa da
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::. 


Bizidunen hezur-multzoari eskeletoa edo hezurdura esaten zaio. 

Hezurrak ornodunek  dituzten egitura batzuk dira, eta beren eginkizun nagusia muskuluei eustea da.
 Baina, horrez gain, beste bi eginkizun ere badituzte: hainbat organo babestea eta mineralak metatzea (kaltzioa adibidez), hau da, mineralak gordetzea gorputzak behar dutenean erabiltzeko

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
Hezurrak ez dira guztiak berdinak; betetzen duten eginkizunaren arabera egokituta daude. Hala, badira batzuk luzeak, zangoetako eta besoetako hezurrak adibidez. Beste batzuk, berriz, laburrak dira, bizkarrezurra osatzen duten ornoak edo eskumuturrekoak esaterako. Azkenik, badira hezur zapalak ere, burezurra osatzen duten hezurrak eta omoplatoak, besteak beste.