2018/05/22

EMAKUMEEN BIRA

Kaixo familiak, gaurkoan Emakumeen Bira-ko irudiekin gatoz. Oñatitik igaro da gaurko etapa eta Santa Marinara jeitsi gara 4,5 eta 6. mailakoak neskei animatzera. Euria gogotik ari zuen txirrindulariak pasa aurretik baina zortea izan dugu, une horretan ateri egon baita. Begira ezazue nolako abiaduran igaro diren gure herritik!!!






2018/03/16

Hegazti sarraskijaleak

Oñatiko Natur-Eskolako hegazti sarraskijaleen inguruko erakusketako irudiak dira hauek. Gauza asko ikasi ditu inguruko paisaietan aurki ditzakegun animalien inguruan.














2018/02/21

Organuak aztertzen

Txanelako hirugarren gaiarekin lotuta, gelan animalia batzuren organuak aztertu ditugu. Batzuei nazka eman arren, asko ikasi dugu eta benetako organuekin esperimentatu ahal izan dugu gelan ikasitakoa.




2018/01/17

Bide Heziketa

Urte berria bide hezkuntzako ikastaro batekin hasi dugu. Eñaut udaltzaina etorri da eskolara eta bide hezkuntzako 3 saio izan ditugu berekin; bi ikasgelan eta beste bat errepidean txirrindaz. Hemen dituzue saio praktikoaren irudi batzuk: